Eliza

Ostiral Santuko mezak ere, gaur internet bidez

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 10a, 00:00

Xabier Murua apaizak emango du meza.

Gurutzbidea 11:00etan eta Pasio ospakizuna 18:00etan jarraitu daitezke 'Urumea Harana Pastoralak Barrutia' idatziz 'google' edo 'Youtube'-n. 

Aste Santuko elizkizunak interneten jarraitu daitezke Googlen edo Youtuben 'Urumea Harana Pastolak Barrutia' idatziz. Gaur Gurutzebidea, 11:00etan, eta Pasio ospakizuna, 18:00etan, ikusi daitezke interneten eta bihar larunbatean ere meza egongo da arratsaldeko 20:30etan Pazko Gaubelia laburra ospatzeko.  Etzi igandean izango da azken elizkizuna, goizeko 11:00etan, Pazko Jaia ospatuz. Xabier Muruak eskaintzen ditu mezak. Jose luis aperribairi gogoetak eskaintzea egokitzen zaio.
Aurreko igandean hasi ziren meza guztiak berdin eskaini dira teknologia berriak atxikituz. Gaurko egunez Gurutzbideak egiten dira Hernanin eta Astigarragan, baina aurten bertan behera geratu dira. 2020ko Ostiral Santu eguna benetan berezia izango da eta bai Gurutzbidea meza eta arratsaldeko Pasio ospakizunak internet bidez jarraitu beharko dira aipaturiko orduetan, 11:00etan eta 18:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!