'Bota Bertsoa!', apirilaren 27ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 7a, 00:00

Covid-19ak eragindako egoera honen aurrean, Bota Bertsoa! lehiaketak aurrera egingo du. Hala ere, epea luzatzea erabaki dute, beraz, apirilaren 27ra arte egongo da aukera bertan parte hartzeko. Sagardotegiak itxita egon arren, bertsoa emailez bidaltzeko aukera dago, dobera@dobera.eus helbidera hain zuzen ere. Gaia, sagardorik ez balego? da eta bertsoa nahi den doinu eta neurrian idatzi daiteke. Emailean, izen abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea eskatzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!