«Gipuzkoako erraustegiak koronabirusarengatiko konfinamendu betean isurtzen dituen dioxina eta beste toxiko batzuengatiko osasun alerta» adieraziko duen sirena hotsa zabaltzeko ekimena jarri du martxan GuraSOSek, gaur.
Konfinamendu egoerak iraun bitartean, egunero 12:00etan hots hori balkoietatik zabaltzeko dio.
Kontzientzia hartzea, helburu
«Erraustegiak abiarazte fasean jarraitzen» duela salatu du, eta «martxoaren 31n isurketa itzelak» egin zirela.
Horregatik, ekimenarekin «herritarrek kontzientzia hartzea» nahi du, «zer nolako arriskua dakarren honek euren bizitza eta osasunari begira. Txosten zientifikoekin egiaztatu da erraustegiak Kutsatzaile Organiko Jarraikiak isuriko dituela, beste substantzia toxikoak ere bai, minbizi eta mutazio sorrarazleak eta giza ugalkortasunari eragiten diotenak».
Bestalde, salatu du asmoa dagoela, «legez kanpo, Zaldibarko zabortegian isurtzen ziren industria-hondakinak eta beste batzuk Gipuzkoako Erraustegian erretzeko, Jaurlaritzaren aginduz, Confebaskekin adostuta».