elhuyar

Egun bakoitzeko, esperimentu bat

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 1a, 00:00

Etxean egon beharreko egun hauek arintzeko familian egiteko moduko esperimentuak proposatu ditu Elhuyarrek apirilerako: #NikEtxeanEsperimentuak. Egun bakoitzeko, bi proposamen egin ditu; haurrentzako bata, eta gazteentzako bestea. Gaurko bi proposamenak dira aurrenekoak. Haurrei, bozgoragailua egiteko ideia eman die, eta gazteei, aire-kanoi erraldoia egitekoa. Egun bakoitzean zer egin antolatzeko, egutegia prestatu du, eta lotura honetan ikusi daiteke; esperimentu bakoitzaren gainean klik eginda, azalpenak ikusi ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!