“Nik ez dut horrelakorik egiten” esaten diogu gure buruari, gure zintzotasuna justifikatu nahian. Pentsatu al duzu inoiz nola iristen den itsasoraino terrazan eserita, gosari goxoaz disfrutatzen ari zarenean haizeak eramaten duen azukre-zorrotxoa?
Haizeak lurrera, euriak ibaira eta ibaitik itsasora. Baina ibilbide horretan elkarlanean arituz gero, azukre zorroa katilu barruan utziz, lurrera erortzean jasoz, ibai inguruak babestuz edo ibaia maizago garbituz, zorrotxoa itsasoan ez amaitzea lortuko dugu, gure helburua den ingurunea garbiago mantendu dadin lagunduz.
Egunotan bakoitzari ordenagailuaren aurrean bakarrik lan egitea tokatzen ari zaigun honetan, inoiz baino gehiago baloratzen dugu elkarlanak duen garrantzia eta lankidetzan aritzeko orain arte ia ezezagunak genituen tresnak gure eguneroko errutinara ekarri ditugu.
Egoera guzti hau amaitzean, gogoratuko al dugu norbanako bakoitzaren ekarpenen batura eta elkarlana direla gure bizi-kalitatea hobetzeko arrakastaren gakoak?
Susana Torregaray eta Pagola Eider Larrañaga Arrieta
isladak.eus
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani