Lan-poltsa

Publizista posturako langile bila ari da Kronika, hasiera batean sei hilabeterako ordezkapena betetzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 28a, 00:00

Kurrikulumak apirilaren 14ra arte jasoko dira, 'kronika@kronika.eus'. Egoerak hala behartuta, baliteke lan-elkarrizketak online egitea.

Ordezkapen bat egiteko publizista bila ari da Kronika. Hasiera batean, ordezkapena 6 hilabeterako izango da, egoera medio, postua beteko duena lanean noiz hasiko den oraindik garbi ez badago ere.

Koronabirusaren eraginez ezarritako konfinamendu egoerak iraun bitartean, langile berria ez da lanean hasiko, eta egoeraren garapenaren arabera zehaztuko da noiz hasi lanean.

Euskera menderatzea, enpatia izatea eta publizista ikasketak, beharrezkoak
Postua betetzeko hainbat ezagutza izatea ezinbestekoa izango da. Hasteko, ikasketak; publizitate edo marketing ikasketak izatea eskatuko da.
Bestalde, ezinbestekoak dira, baita ere, euskera ondo menderatzea, ahoz nahiz idatziz; lan-taldean aritzeko gaitasuna izatea; eta iniziatiba eta enpatia erakustea.

Bestalde, baloratuko da Kronikaren lan-eremua, hau da, Urumea bailara ezagutzea: Hernani, Ereñotzu, Astigarraga, Arano eta Goizueta. Kontuan hartuko da, baita ere, Doberako bazkide izatea, tokiko beste hedabideak ezagutzea, publizista lanetan esperientzia izatea, maketaziorako eta diseinurako programak ezagutzea, eta sare sozialak menderatzea.

Lanpostua beteko duenaren eginkizunen artean izango dira Kronikan argitaratzen diren iragarkiak kudeatzea, bezero berriak lortzea, publizitate irudiak diseinatu eta maketatzea, publizitate aukera berriak proposatzea... Era berean, Kronikako lan-antolaketari lotutako bestelako zeregin batzuk ere izango dira.

Kontratua, sei hilabeterako
Lan-eskaintza hau publizista postua sei hilabetez ordezkatzeko egin da, hasiera batean. Horrela, sei hilabeterako kontratua egingo da, eta eginkizunari lotutako soldata eta lan-baldintzak eskainiko dira.

Dena den, egoera bereziak bultzatuta, oraindik ez da zehaztu noiz hasiko den langile berria.

Kurrikulumak eta elkarrizketak, online
Apirilaren 14ra arte jasoko dira kurrikulumak, eta egoerak bultzatuta, bulegoa fisikoki itxita dagoenez, email bidez bakarrik bidali ahal izango dira, helbide honetara: kronika@kronika.eus.

Baldintzak betetzen dituztenen artean probak egingo dira, bat aukeratu baino lehen, eta baliteke proba horiek online egin behar izatea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!