Erotikan Plax

Txoko desberdinak arakatzen

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 22a, 00:00

Bikotekidea izan ala ez, emakume askori kezkatzen die bagina-sarketa egiteko zailtasunak, minak edo beldurrak berak. Maiak honela kontatu digu Plax! Sexu eta bikote aholkularitzan izandako esperientzia.

Lekukotza: Maia*, 38 urte
* ezizena

“Emaginak arrazoi fisikorik ez zegoela esatean, nire ezintasuna hareagotu egin zela onartu behar dut. Orduan, zergatik ezin dut koitorik praktikatu jende normalaren pare? Zergatik dut mina sentitu beharko nukeen plazerraren ordez?

... txoko desberdinak arakatzen lagundu zidan, kezkak, desioak, jendea ezagutzeko bide desberdinak, ligatzeko modu sanoak… eta guzti horrek, urteetan gainean neraman zama pixkanaka arintzen lagundu ninduen. Inongo ezkutuko traumarik bilatzeko ahalegin handiegirik egin gabe, sexuarekin eta sexuaz par egiten ere ikasi nuen, garrantziarik kendu gabe, nire bizitza ezintasun horren konplejutik ateratzea ahalbideratu zidan”

“Lagunartean bageunde bezala, sexologoak erne entzuten ninduen, lanketaren nondik-norakoa markatu ohi zidan, ekintza garbi bat proposatu eta  etxerako-lanak egitera bidaltzen ninduen hurrengo saiora arte. Argi baitago bidea norberarena dela, eman beharreko pausuak ere bai, baina benetan gaiari buruz dakien baten eskutik joateak, zer esango nizuke bada, ez du preziorik! “

“Eta agian guztia bere onera etorri dela irakurri nahiko zenuke azken lerroetan, gizarte honetan estipulatua dagoen sartu-atera horretan ez dudala inogo oztoporik sentitzen, guztia konpondu nuela duela bi urte izandako saio haietan, baina ez da erabat horrela. Edonola ere, lehen baino pixu txikiagoa du orain niretzat. Dagoeneko ez naiz sexualki ezindu sentitzen, baditut beste hamaika aukera agian askok planteatu ere egin ez dituztenak.“

Beldurra ematen digun horri aurre egiteko, argi izan behar dugu, ekiditen dugun hori ez dela txikiago egiten kontrara, modu ez proportzionatuan handitzen da. Lehen pauso bat emateko unea iritsi dela sentitzen baduzu, dena aurrera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!