GORABEHERAK WEBSAILA

'Gorabeherak' websaila gaurtik, Ttap aldizkari digitalaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 20a, 00:00

'Gorabeherak' ikus-entzunezko sail berri bat sortu du Ttap aldizkari digitalak, umorezko kapitulu laburrez osatuta, eta hamabostaldian behin eskainiko da.

Gaur emitituko da lehenengoz Ttap aldizkari digitalak sortutako Gorabeherak websaila. Ikus-entzunezko sail honek, umorezko kapitulu laburrak ditu, eta hamabostaldian behin eskainiko da. Nerea Arriola eta Kepa Errasti dira Gorabeherak websailaren aktore protagonistak.
Ttapen lantaldea, «oso ilusionatuta» dago poriektu honekin, izan ere, argi utzi dute, «mimo handiz egin dugu, eta uste dugu emaitza dibertigarria eta oso txukuna dela. Gogo handia dugu publikoari erakutsi eta iritziak jasotzeko, guri behintzat ederra iruditu zaigu». 

'Gorabeherak' websaila
Planteamendu «oso sinplea» dela azpimarratu dute sortzaileek. «Igogailu bat izango dugu, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Igogailu horren arduraduna Ramon da, igogailuzaina, eta berak egoera xelebreak biziko ditu igogailuan gora hala behera eraman behar dituen eta denok ezagutzen ditugun pertsonekin. Pertsonaia horien artean denetarik izango dugu. Gehienak euskaldunak izango dira, baina Euksl Herritik kanpokoak ere ez dira faltako».

«Eskerrik asko proiektua 
posible egin dutenei»  
Gorabeherak proiektuan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete Ttap aldizkari digitalekoek, hain zuzen «Tabakalerako 2deo Laborategi eta Bertako Igogailuak enpresari, egitasmoan sinistu eta babes ekonomikoa emateagatik». Gaineratu dute, babes eske joan zirenean «ideia polit bat» besterik ez zutela eta «uste dugu eskertu eta aitortzeko modukoa dela gugan konfiantza osoa jarri eta ideia hutsa zena diruz laguntzeko apustua egin izana. Gorabeherak, kajoi batean gordetako ideia polit bat litzake haien laguntzarik gabe».

Hamabostaldian behin eskainiko da.

Non ikusi, 'Gorabeherak'
Aipatu moduan, gaur emititzen da lehenegoz Ttap egunkari digitalaren Gorabeherak websail berria, eta bertan humorea izango da gai nagusia. Websail hau ikusteko, Ttapek duen aplikazioa deskagatzearekin nahiko da, doako aldizkari digitala baita. 
Amaitzeko, sorkuntza lan be­rri hau ikustera animatu nahi izan du jendea Ttap aldizkari digitalak, «emaitza gure ustez behintzat, bikaina eta oso dibertigarria da, eta espero dugu publikoaren oso gustuko izatea».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!