UDALA

Langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak, Beterri-Buruntzan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 15a, 00:00

Lanbiderekin elkarlanean izan dira eskualdeko hainbat udal, haien artean, Astigarraga eta Hernani. Abenduan izan zen proiektuaren bigarren fasea, eta orain hirugarren eta azken faseari emango zaio hasiera.

Lanbiderekin elkarlanean, eskualdeko hainbat udal izan dira, hala nola, Andoain, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Lasterte-Oria eta Usurbil, «denon laguntzarekin atera da ekimena aurrera». Abenduan amaitu zen proiektuaren bigarren fasea, eta aldi horretan, eskualdeko enpresek subentzionatutako hiru eta sei hilabete bitarteko kontratuak egiteko aukera izan dute.
Orain berriz, hirugarren eta azken faseari eman zaio hasiera, «Beterri-Buruntzako enpresek errekurtso honekin jarraitzeko aukera dute». «Egin beharreko kontratuaren gutxieneko iraupena, hala badagoko, hiru hilabetekoa izango da, lanaldi osokoa edo partzialekoa. Hori horrela eta hala badagokio, 3.000 euroko diru-laguntza jasoko da lanaldi osoko kontratuetan, aldiz 1.500 eurokoa jasoko da lanaldi partzialeko kontratuetan». Eta gaineratu da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak kontratatzeagatik, diru-laguntza horiek handiagoak izan daitezkeela. 

 

Bigarren fasean, eskualdeko enpresek, subentzionatutako hiru eta sei  hilabete bitarteko kontratuak egiteko aukera izan zuten.

 

Kontratazioei buruzko informazioa, webguneetan
Kontratazioei buruzko informazio gehiago nahi bada, udalaren webguneetan edo udaletako sail zein bulegoetan aurki daiteke. 
Kontratuak egiteko azken epea, apirilaren 1a izango da, aldiz kontrataziorako laguntzen eskaeren aurkezpena, apirilaren 15ean amaituko da. 
Gaineratu dute, diru-laguntzei buruzko eskubideak, «kasu guztietan», Andoaingo Udalaren enplegu -arloan egin behar direla edo telefono honetara deitu 943 304 221.  

 

3.000 euroko diru laguntza jasoko da, lanaldi osoko kontratuetan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!