Bola

Legazpin ere onenen artean, Ibon Miner

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00

44 brila bota zituen ereñotzuarrak, Patxi Arrondo onenak baino hiru gutxiago. Rosas Santos astigartarrak 31 bota zituen. 

Aurreko asteburuan Zarautzen bezala, onenekin izan zen herenegun berriro Ibon Miner ere­ñotzuarra, Legazpin. Lehendakari Txapelketako hirugarren tiraldia zuten, eta 44 brila bota zitu­en Minerrek, eguneko onenak baino hiru gutxiago: 47 lortu zi­tuen Zeraingo Patxi Arrondok. Ate­gorrietako Mikel Lazkano izan zen bigarren (46), eta Zerain­go Itoiz Alustiza hirugarren (45). Urrutiago geratu ziren Miguel Arrozpide hernaniarra eta Leandro Miner ereñotzuarra, 29na brilarekin.

Rosa Santos astigartarra ere ondo aritu zen, hirugarrenarekin berdinduta. 31 brila bota zituen berak, Goreti Beloki zarauztarrak bezala; eta Bea Unzue (37) eta Aitziber Ugalde (33) billabonarrak izan zituzten aurretik. Martxeli Kanflanka ere­ñotzuarrak, berriz, 22 brila lortu zituen.

Toka tiraldirik ere izan zen Legazpin, baina horretan okerxeago moldatu ziren Urumea bailarako tiralariak. Antonio Amundarain eta Karlos Irastorza izan zi­ren onenak, 16na joaldirekin; eta 14 lortu zituen Jose Mari Iñu­rra­tegik. Ibon Miner izan zen hemengoen artean onena berriro, 11 aldiz jota; zazpi aldiz jo zuen Leandro Minerrek; eta behin Martxeli Kanflankak.

Hurrengo bola tiraldia, datorren igandean izango dute, gertuago, Urnietan. Lehendakari Txapelketako laugarrena da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!