Atletismoa

Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi du Lesakako Mendi Lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00
Hodei Lujanbio, igandean Lesakan.

Denboraldi hasiera bikainari errematea jarri zion igandean, 14 kilometroko proban. Sergio Garzo astigartarra, zortzigarren Ibaetako Igoeran.

Herenegun jarri zion errematea Hodei Lujanbio goizuetarrak, mendi lasterketen denboraldi ha­siera bikainari. Aurreko asteotan bi aldiz bigarren izan ondoren, Lesakako Mendi Lasterketa irabazi zuen igandean. Goizuetarrak 1:14:37 denboran osatu zuen 14 kilometroko ibilbidea, eta aurre hartu zien Ibai Madina berrobitarrari (1:16:08) eta Iñaki Mihura arraioztarrari (1:16:47). Bertan izan ziren hiru astigartar ere: Ugaitz Iturralde 73garren (1:37:40), Mikel Irizar 76garren (1:38:20) eta Eneko Intxausti 92garren (1:43:05).

Beste astigartar bat, berriz, aurreneko hamarretan sailkatu zen Ibaetako Igoeran, Donostian. Zortzigarren postuan iritsi zen helmugara Sergio Garzo, 25:39 den­boran osatuta sei kilometroko ibilbidea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!