futbola

Eibar Urko, Anaitasuna eta Hernani puntu bakarrean daude sailkapenean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 10a, 00:00
Oiartzungo jokalariek zailtasunak izan zituzten Mundarrokoak geratzeko.

Hernaniarrek 2-4 irabazi zuten Aretxabaletan eta eibartarren porrotak Ohorezko Erregional mailako sailkapena ezin estuago utzi du.

Hernanik garaipena behar zuen aurrekoen erritmoa mantentzeko eta bere lehenengo egin beharra bete zuen. Aretxabaletan 2-4 irabazi eta gero Ohorezko Erregionaleko sailkapena ezin estuago geratu da. Eibar Urko liderrak galdu egin zuen Mutrikuren aurka eta orain puntu bakarreko aldearekin daude Eibar Urko, Anaitasuna eta Hernani. Lehendabiziko bi taldeak 52 puntu dituzte eta hernaniarrek 51. Hori bai, eibartarrek eta azkoitiarrek beraien artean jokatu beharreko partidua dute atzeratuta. Beraz, partidu bat gutxiago jokatu dute lehenengo bi sailkatuek. Hala ere, oraindik bederatzi jardunaldi geratzen dira denboraldia amaitzeko eta hurrengo partidua ere Zubipetik urrun jokatuko dute, Elgoibarren.

Mundarrok beste garaipen bat Oiartzunen aurka
Bolada onean dagoen beste taldea Mundarro da Preferente mailan. 1-0 irabazi zuen eta honekin zortzi jardunaldi dira galdu gabe. Zazpigarren kokatu dira sailkapenean eta laugarren postutik bi puntura kokatu dira. Hernanik berdindu egin zuen Kostkasen aurka.

Nesketan Euskal Ligan, Hernanik 2-1 galdu zuen Zarautzen kontra.

Aurkari zuzena da talde zarauztarra eta partidu lehiatua izan arren gol batek erabaki zuen irabazlea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!