ERRIGORA

Martxoaren 12ra arte, Errigoran olio, arroz, pasta eta kontserbak eskatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 8a, 00:00

«Urte guztirako adina eskaera» egiteko gonbidapena luzatu dute, «ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskeraz etiketatuta».

Nafarroa hegoalde eta erdialde zabaleko 5 olio-errotak, 9 kontserba-etxek eta arroz ekoizle eta pastagile banak hartu dute parte aurten Errigorako kanpainan, eta Gure hautuez harro lelopean, irekita dago eskaerak egiteko epea, martxoaren 12ra arte.

Eskaerak webgunearen bitartez egin daitezke, errigora.eus webgunean, eta eskatutakoa jaso, berriz, Urumea bailaran, Hernanin eta Goizuetan egin ahal izango da.

Olioa, Hernanin, martxoaren 27an banatuko da, 12:00etatik 19:30etara Plazan, eta kontserbak, arroza eta pasta, maiatzaren 29an ordutegi eta toki berean.

Goizuetan, berriz, plazan banatuko dira jasotako eskerak. Datak zehaztuko dira aurrerago.

 

Komunitatea haunditzen

Beste behin, ekoizle, kontsumitzaile eta auzolangileak harremanetan jarri ditu Errigora kanpainak, Nafarroako ekoizleen produktuak zuzenean, «ekoizlearen prezioan eta euskeraz etiketatuta» saltzeko aukera emanez. Komunitatea haunditzen ari delako eskerrak eman dituzte, eta «urte guztirako adina eskera» egiteko deia luzatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!