Txakurrak ez bezala, katu asko bizi dira etxetik atera gabe edo etxekoak ez diren estimulu askorekin kontaktua izan gabe. Horregatik, oso garrantzitsua da bere ingurua aberastea katuen beharrak eta instintuak ase ditzaketen objektuekin, besteak beste, arrapazka egiteko zutabeak, “ehizatzeko” jostailuak…
Katu bakoitzak bere gustu eta instintuak ditu, eta, beraz, ez da nahikoa jostailuren bat erostea; ondo erreparatu behar diogu katuak berak erabilera ematen dion, izan ere, kasu askotan, animalia batzuek jostailu ugari eduki bai, baina, azkenean, etxeko beste tresnaren bat edo altzari batzuk erabiltzen dituzte jostatzeko. Horrela instintua asetzen dute, baina, jokabide okerrak garatuz.
Kontuan izan behar dugu, baita ere, katuen mugimendu-beharrak hiru dimentsiokoak direla guztiz, eta, horregatik, garrantzitsua dela eremu altu batzuk edukitzea arazorik gabe bertara igo ahal izateko.
Jostailuen atalean aukera haundia dago, baina jostailu betegarrien erabilera nabarmenduko dugu. Jostailu hauek zuzeneko sari materiala ematen dute jolastu bitartean, izan modu autonomoan edo izan gurekin batera.
Nolanahi ere, Canexionen behar horiek guztiak asetzeko, gure lagun katuei eskainitako eremua zabaldu dugu, baita haientzako produktu ugari ere, eta, batez ere, gogoratu nahi dizuegu gure albaitari eta katuetan aditua den Naiara Quebesen laguntza eta aholkua dugula.