Doberak eta Kronikak, bat egin dute 'Egunean behin'en aplikazioarekin, eta bailarako jendea parte hartzera bultzatu nahi dute. Sariak banatzeko asmoa dago, hala ere, datorren denboraldian banatuko dira, oraingoa froga gisa erabiliko baita.
Parte hartzea irekia da, edonor izan daiteke taldearen partaide link honetan sartuz; https://eguneanbehin.app.link/XQAaWLwXE4.
Lehiaketa ezagutzen ez duenarentzat, 'Egunean Behin' lehiaketan milaka euskaldun egunero jokatzen ari dira. Izena eman dutenak 70.000 tik gora dira. Eskuko telefonoko aplikazio bat da, dohainik deskargatu behar dena.
Egunero 10 galderari erantzutea, horixe da lehiaketaren helburu nagusia. Horrez gain, hainbat sari eskuratu daitezke, sailkapeneko zure postuaren arabera. Eta Dobera eta Kronikak, datorren denboraldirako sariak prestatu ditu, hala ere, denboraldi honetan ez dira banatuko. Partida guztiek logika berdinari erantzuten diote eta jasotako galderen zailtasun maila guztientzat antzekoa izango den arren, galderak desberdinak dira beti. Galdera mota asko aurkituko dituzu: Zer herritakoa da argazki hau?, eta beste hainbat.
Jokoaren baitan talde ezberdinak sortu dira eta, berriki, Dobera eta Kronikako lantaldeak 'Dobera eta Kronika' taldea sortu du. Eta animatzeko deia luzatu dute.