herri kirolak

'Paolla', 'Larra' eta Markel Zapiain Urrezko Aizkolarien finalean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 7a, 00:00

Binakakoaren finalean ariko dira gaur, 18:30etatik aurrera, Azpeitin 23 urtez azpikoen mailan eta 19 urtez azpikoetan ariko dira.

Lehendabiziko aldiz 20 urtetan bailarako hiru aizkolari Urrezko Aizkolarien finalean ariko dira. Hori gaur izango da, 18:30etatik aurrera Azpeitiko Izarraitz frontoian eta bertan parte hartuko dute Suharri Rodriguez Paollak, Markel Zapianek eta Axel Larrañagak.

Binakakoa da txapelketa eta bi maila desberdinetan jardungo dira. Alde batetik Suharri Paolla 23 urtez azpikoen finalera sailkatu da Ioritz Gisasola Zelai IVarekin batera. Gazte maila honetan hiru bikote lehiatuko dira eta aurkariak Hodei Ezpeleta-Unai Zabala eta Julen Larrea III-Jokin Urretabizkaia Basozabal izango dituzte. Sei kanaerdiko moztu beharko dituzte. Hala ere ez da final bakarra izango.

19 urtez azpikoen finala ere jokatuko da eta bertan Astigarraga eta Hernaniko bi aizkolarik hartuko dute parte. Gainera biak bikotea osatzen dute. Axel Larrañaga eta Markel Zapiain elkarrekin Oier Larretxea eta Endika Goiaren aurka jokatuko dute. Launa enbor ebaki beharko ditu bikote bakoitzak; bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako.

Azpeitin beste bi final ere egongo dira. Nagusien binakakoa jokatuko da eta ariko dira Iker Vicente-Jexuxmari Mujika, Mikel Larrañaga-Jon Rekondo eta Ugaitz Mugertza II-Julen Alberdi Txikia IV. Nerea Sorondo, Irati Astondoa eta Maika Ariztegi nesketan lehiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!