Zarautzen zeukaten igandean, Urumea bailarako bolari eta tokalariek, Lehendakari Txapelketako bigarren tiraldia. Bolan, gizonezkoetan onenen pare aritu ziren Miguel Arrozpide eta Ibon Miner, 42na brilarekin, eta Patxi Loreak, 41ekin. Xeferino eta Marcelino Agirre segurarrak, eta Pedro Agirre legazpiarra izan ziren onenak, 44rekin. Emakumezkoetan, berriz, atzeraxeago ibili ziren Rosa Santos astigartarra (31) eta Martxeli Kanflanka ereñotzuarra (27), 40 brila bota baitzituen Bea Unzue billabonarrak, eta 39 Goreti Beloki zarauztarrak. Tokan, berriz, 13 jo zituen Antonio Amundarain irundarrak, eta Ibon Miner izan zen bailarako onena, 10 jota. Leandro Minerrek 6 jo zituen, Santosek 2, eta Kanflankak bakarra.