Saskibaloia

Bi garaipen estu, eta porrota bakarra

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 00:00

Hernaniko jokalari bat, jaurtitzen.

Etxean aritu dira asteburuan, bailarako hiru talde nagusiak. Mutilen Gipuzkoako 1go mailan, garaipen estua bezain garrantzitsua lortu zuen Hernanik, Oiartzunen kontra (49-43), azkeneko laurdenean erabaki zen partidu batean. Mundarrok, berriz, ezin izan zion aurre egin, Donosti Dolphins laugarren sailkatuaren indarrari, eta 58-70 galdu zuen. Zazpi partiduren faltan, azkenaurreko postua garaipen bat atzetik dauka Mundarrok, eta hiru garaipeneko tartea lortu du Hernanik. Garaipena lortu zuena, espero baino estuago, Mundarroko nesken Gipuzkoako 2garren mailako taldea izan zen. Astigartarrek, sailkapeneko laugarren postuan, gogotik egin behar izan zuten lan, Lila Take azkenaurreko sailkatua menderatzeko (34-32).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!