Futbola

Hernanik berdindu, eta bigarren jartzeko aukera paregabea galdu du

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 00:00

Ohorezko Erregional mailan 0-0 amaitu zuen, azken postuetan sailkatua dagoen Real Unionen kontra.

Aukera ona utzi zuten pasatzen Hernaniko mutilek asteburuan, Real Unionen kontra. 0-0 berdindu zuten, azken postuetan dagoen taldearen aurka, eta Ohorezko Erregional mailako lehenengo postua lau puntutara dute orain, partidu bat gehiagorekin gainera. Bigarren postuak puntu bakarrera jarraitzen du, baina aukera bat galdu denaren sentsazioarekin amaitu zen larunbateko partidua.

Albiste ona Hernaniko neskek eman zuten. Jaun eta jabe izan ziren Sestao Riverren kontra hasieratik, eta 4-1 irabazi zuten Euskal Ligako partidua.


Mundarrok, berriz ere irabazi

Bolada onean dagoen taldea Mundarro da. Astigartarrek 0-1 gainditu zuten Santo Tomas Lizeoa Berion. Zortzi partidu jarraian daramatzate astigartarrek galdu gabe eta zortzigarren jarri dira sailkapenean laugarren postutik bi puntura. 
Partiduko gol bakarra Joxe Marik sartu zuen, bigarren zatian, iritsi hogei minuturen faltan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!