Seme-alaben sexu hezkuntzaz gaur, Martxoaren 8ko egitarauaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 3a, 00:00

Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkarteak antolatu du, eta 16:30etan izango da, Txirritan. Datozen egunetan gehiago izango da, bailara osoan.

Iganderako hainbat deialdi egin dira Urumea bailara osoan, Martxoaren 8a, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Baina motorrak berotzeko lanak lehendik hasi dira.

Gaur bertan, Ereñotzuko Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta, hitzaldia emango da Txirritan, 16:30etan: Seme-alaben sexu hezkuntzan seguratsunez esku-hartzeko irizpideak.

Ostegun eta ostiralean, berriz, ikasleekin brotxe moreak egingo dituzte gurasoek, eskolan.

Bestalde, Olak Auzo Elkarteak dei egin du igandeko Hernaniko manifestazioarekin bat egiteko, eta ondoren, 17:30etarako Amak musika emanaldia antolatu du Ereñotzuko frontoian, doan.

 

Asteburuan, Astigarragan, Aranon eta Goizuetan

Deialdi gehiago ere egin dira. Astigarragan, larunbaetan 11:00etan Foru plazan elkartzeko zita jarri da, materiala prestatu eta dianarako entseiatzeko; zarata ateratzeko materiala eramateko eskatu dute. Igandean, berriz, 10:00etan egingo da diana feminista, eta 12:00etan, tailerra eta manifestu irakurketa. Ondoren, 14:00etan, bazkari autogestionatua izango da, eta Donostiara joango dira gero: 16:30etan, txipititxonian, eta 17:15etan, A2 autobusean.

Aranon, larunbatarekin Denborak ahaztutakoak helduentzako ipuin kontaketa izango dute aukeran 20:00etan, eta emakume afaria, gero. Goizuetan ere, Munduko emakumeak ipuin  musikatua izango da 17:00etan, eta emakumeen otordu bat ere egingo da. Bestalde, martxan jarraitzen du Zer da zuretzat emakumea*? erakusketa parte-hartzailean parte hartzeko epeak. Proposamenak sastrakak@gmail.com helbidera edo Goizuetako kafetegi edo estankora eraman daitezke.

 

Hernanin, gaurtik hasita

Igandean, Hernaniko manifestazioa 13:00ean egingo da Plaza Berritik, eta bazkaria Atsegindegin, nork berea ekarrita. Donostiarako autobusa, berriz, 17:00etan hartuko da.

Bestalde, Gaztelekuan egunero landuko da gaia aste honetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!