Txapela lortzetik gertu geratu dira, Nafarroako Kirol Jokoetan, Alize Sagardui eta Araitz Legarreta goizuetarra. Neska alebinen mailako finala jokatu zuten igandean, Leitzan; eta 10-18 galdu zuten, Ultzamako Peñalver eta Goñiren kontra. Azpitxapeldun izan dira, beraz.
Partidu garrantzitsua irabazi zuena, beste goizuetar bat izan zen: final laurdenean nagusitu zen Aimar Olaizola, Urrutikoetxea lagun, Binakako Txapelketan, Artola eta Imazen kontra (22-17); eta semifinaletako ligaxkan ariko da, Laso-Albisu, Jaka-Zabaleta eta Ezkurdia-Martija bikoteekin batera.
Zortzi hernaniarrek finalerako pasea, eskuz zein palaz
Hernaniarrek ere lortu dituzte emaitza onak, asteburuan. Palaz, Euskal Herriko Irekiko finalera sailkatu dira Garazi eta Olatz, semifinala 30-21 irabazita Oberenari. Eta eskuz, Gipuzkoako Trinketeko finaletan izango dira Oier Alegria eta Mattin Arluziaga, Aimar Mujika eta Anartz Oiartzabal, eta Xabat Pagola eta Unai Alvarez, Hernaniko beste hiru bikoteri irabazi ondoren, semifinaletan.