M8

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna berotzeko hainbat ekintza egingo dira aurretik

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 1a, 00:00

Martxoaren 8a datorren igandean da, gaur zortzi, eta gaur Ereñotzun 'Mustang' pelikula eskainiko dute Ludotekan 17:00etatik aurrera.

Emakume Langilearen Nazioarteko egunarentzako astebete geratzen da eta egun horretarako eta berotzen joateko hainbat ekitaldi antolatuko dira bailara osoan zehar. Hasteko, gaur Ereñotzun Mustang pelikula eskainiko dute Ludotekan, 17:00etan, Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta. Etzirako, martxoak 3, hitzaldia ere egongo da Ereñotzuko eskolan, 16:30etan. Seme-alaben sexu hezkuntzan segurtasunez esku-hartzeko irizpideak du izenburua. Ostegun eta ostiralean eskolara joango dira gurasoak, geletara, brotxe moreak egitera ikasleekin. 
Eta martxoaren 8an, Ola Auzo elkarteak, antolatuta, 17:30etan, Amak musika emanaldia eskainiko da frontoian.
Hernaniko Gaztelekuan astean zehar egunero antolatu dituzte ekitaldiak. 

EGITARAUA
EREÑOTZU
Gaur
17:00 Mustang filma. Ludotekan
Martxoak 3
16:30 Hitzaldia eskolan.
Martxoak 5-6
Eskolan Brotxe moreak gurasoekin. 
Martxoak 8
13:00 Hernaniko manifarekin bat.
17:30 Amak musika emanaldia frontoian, sarrera doan.

HERNANI
Martxoak 8
13:00 Manifestazioa Plaza Berritik. Ondoren bazkaria Atsegindegin bakoitzak berea ekarrita.
17:00 autobusean Donostiako manifestaziora.
Martxoak 13
19:00 Una mujer en llamas Biterin.
Martxoak 27
19:00 Zinegoak Biterin.


HERNANIKO GAZTELEKUAN
Martxoak 3 Gertuko emakume erreferenteak.
Martxoak 4 Mezu moreak.
Martxoak 5 Betaurreko moreak. 
Martxoak 6 Ahal dugu jolasa.
Martxoak 7 Bar bahar filma.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!