Dispertsioaren kontra, ibilaldia Teresategira

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Gaur izango da, Lasartetik abiatuta, eta bertaratzeko deia egin dute Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek.

Dispertsiorik ez! lelopean, ibilaldia antolatu dute gaur goizean, Lasarteko Okendo Plazatik abiatuta, Zabaleta eta Jauregi auzoen artean dagoen Teresategi mendira. «17 urte betetzen dira aurten, dispertsioaren ondorioz hil zirela Argi eta Iñaki, beraien senide presoari bisitatzera zijoazela. Haiek gogoratzeko, ekitaldi berezia egingo da Teresategin», azaldu dute. Eta bertaratzeko deia luzatu dute, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Goizeko 10:30etan abiatuko dira oinez, Okendotik; eta 10:45etan elkartuko dira, Zabaletako plazatik abiatuko direnekin. Bertatik, Teresategira iritsiko dira, Argi eta Iñakiren oroitarrira. Ondoren, mokadutxoa egingo dute, 12:30etan, Lasarteko Xirimiri tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!