Esku pelota eta pala

Hainbat finalerdi jokoan, pelotari eta palistek

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
Finalerdia jokatuko du Arrietak gaur, elite mailan.

Trinketean, gaur eta bihar izango dira, Iruran. Palistek Euskal Herrikoan eta Udaberri Sarian dauzkate zitak. Goizuetarrek, Leitzan.

Hitzordu bereziz betetako asteburua dute hau bailarako esku pelotari eta palistek. CD Hernaniko esku pelotariek 21 partidu jokatuko dituzte, txapelketa ofizial eta pribatuak barne, eta horien artean, hiru finalerdi eta sailkapen fasea gainditzeko beste hiru partidu. Palista hernaniarrek, berriz, txapelketa desberdinetan jokatuko dute, finalera sailkatzeko ahaleginean.

Goizuetarrak, berriz, Mendialdeko Binakako I. Pilota Txapelketan ari dira, eta finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan. Aurrenekoak, atzo jokatu zituzten.

Trinketean, hiru hitzordu
Hernaniarrekin hasita, klubeko bi bikote izan dira aurrez aurre Gipuzkoako trinkete finalerdietan aurrenekoan. Ostegunean jokatu zuten elkarren kontra Mujika eta Oiartzabalek eta Insausti II  eta Lasak, jubeniletan, eta aurrenekoak izan ziren txapeldun, 40 eta 30.

Beste bi finalerdiak asteburuan jokatuko dira. Gaur, 18:00etan hasita, Iruran, seniorretako bigarren mailako Pagola eta Alvarez ariko dira, Arizmendi-Aldunberri bikotearen kontra; Hernanikoak elkarren aurka ariko dira, berriro. Eta gauza bera, hirugarren finalerdian ere: Hernaniko Alegria eta Arluziaga eta Manterola eta Urdanpilletak jokatuko dute elkarren kontra, kadeteetan, 11:00etan Iruran.

Finalerako pasearen bila, Udaberrikoan
Beste hiru hitzordu garrantzitsu ere badituzte hernaniarrek asteburuan, kasu honetan, Udaberri Txapelketan. Sailkapen faseko azken partiduak jokatuko dituzte, finaleko fasera pasatzeko lehian.

Kadeteetan atzo ziren jokatzekoak Deskarga eta Alegria, Intxurreren kontra, eta jubeniletan, Uitzi eta Insausti II, Tolosaren kontra.
Gaur Apaolaza eta Oiartzabal jubenilek jokatuko dute, Alegiko Intxurreren kontra, 18:00etan Hernanin bertan.

Hiru finalerdi, palistek
Hernanirekin segiz, palistek hiru finalerdi jokatuko dituzte; hirurak,  gaur.

Irekia Txapelketan, elite mailan, Ariane Arrietak finalerdia jokatuko du Galdosekin, 17:00etan Mallabian. Murillo-Saez bikotea izango dute aurkari.
Euskal Herriko Irekian, baita ere, jubeniletan ari diren Garazi eta Olatz kadeteek finalerdia jokatuko dute Alegian, 16:00etan.

Eta Irati, Nahia eta Joanak Zumaia izango dute aurkari Udaberri Sarian, 09:15.

Goizuetarrak ere, finalerdietan
Zita bereziak dauzkate goizuetarrek ere. Mendialdeko Binakoan ari dira, eta finalerdiak jokatuko dituzte. Atzo bi jokatu zituzten etxean. Gaur, Leitzan ariko dira 16:30etan Apezetxea kimua eta Legarreta, haurretan. Larraun eta Aurrera izanen dituzte aurkari.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!