Ipuin eta otorduak, Martxoaren 8rako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira. Horietako bat, Zer da zuretzat emakumea*? galderari erantzunen dion erakusketa parte-hartzailea. Horrez gain, martxoaren 7an Denborak ahaztutakoak helduentzako ipuin musikatua kontatuko dute Ameli eta Xirrikituen jostunek Aranon, 20:00etan, eta emakume afaria eginen dute gero. Goizuetan, egun berean, Munduko emakumeak kontatuko dute, 17:00etan, eta emakumeen otordua ere eginen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!