ESKUBALOIA

Etxean ariko dira talde gehienak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Mundarroko eskubaloi taldeko neska jubenilek bihar jokatuko dute asteburuko partidua. Etxean ariko dira, Astigarragako kiroldegian, eta 11:00etan jokatuko dute Mecalbe Eibarren kontra. Hernaniko gorengo taldeei dagokienez, berriz, jubeniletako neskek atzo zuten partidua, eta mutilek, gaur jokatuko dute, etxean baita ere, 12:30etan Tolosaren kontra. Kedeteetan, neskek atsedena izango dute, eta mutiletan, Akola taldeak etxean jokatuko du bihar, 12:00etan, Aloñamendiren kontra, eta Sorlan gaur ariko da, Leizaranen kontra Andoainen, 16:00etan. Infantiletan, mutilen Goiz Argi taldea etxean ariko da bihar 10:15etan, Urolaren kontra; Leoka ere bihar, 09:30etan La Sallen, Saiekoren kontra. Eta nesken Sesa Tools gaur, Andoainen 10:30etan, Leizaranen kontra.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!