EH-KO MUS TXAPELKETA

Bailarako lau bikote ariko dira gaur, lurraldekako mus finaletako lehian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00
Itsaso Lujanbiok eta Nekane Elizaldek ordezkatuko dute Goizueta, Nafarroan.

Ereñotzuko bi bikote, Goizuetako bat eta Hernaniko beste bat ariko dira, Seguran eta Iruñean

Lurraldeetako finalak jokatuko dira gaur, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan, eta Urumea bailarako herriek badute ordezkaritza: Nafarroak bat, eta Gipuzkoak, hiru; Hernaniko bat eta Ereñotzuko bi.

Iruñean eta Seguran

Nafarroako finalerako pasea lortu zutenak Itsaso Lujanbio eta Nekane Elizalde izan ziren, Goizuetan irabazita. Gaur, goizeko 08:30etan hasita, Iruñeako Alde Zaharreko Arrano elkartean jokatuko dute Nafarroa Garaiko finala, Euskal Herrikorako pasea lortzeko esperantzarekin. Denera, 160 bikotek hartuko dute parte.

Gipuzkoako finala, berriz, Seguran, Baratze frontoian jokatuko da, arratsaldeko 15:00etan hasita, eta 118 bikote ariko dira bertan. Tartean, Ereñotzuko kanporaketan aurreneko bi postuetan geratu ziren Anjel Pikabea eta Pepe Kaloka bikotea eta Felix eta Ander Polaina bikotea; eta Hernanitik, Gari Pascual eta Joxemi Aierbe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!