BABESTUTAKO EDUKIA

Aldaketarako gogotsu

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 29a, 00:00

Pasa berri den urtarrilak 30eko greba orokorrak agerian utzi duen moduan, Euskal Herriak planto egin dio gutxi batzuen neurrira egindako gizarte eta ekonomia ereduari.

Hondatu da makineria zaharra. Heldu da aldatzeko garaia. 

Bizi dugun krisi sistematikoak zerbaitetarako balio badu, izan da egun dugun paradigma ekonomikoa birplanteatzeko -edo, behintzat, honen inguruan eztabaidatzeko-.  Birpentsatze horretan, asko dira gure lurraldean sortu diren, ari diren eta sortzear dauden ekimenak. Makina berri bat taxutzeko piezen bila dabiltzanak.

Proiektu eraldatzaile guzti horien artean zubiak eraikitzeko -bakarrik ez baigoaz inora- eta kontsumo arduratsurako alternatibak ikusarazteko, duela urte gutxi batzuk sortu zen Batura. Elkarteak mapa interaktibo bat du sarean, tokiko garapenean sakonduz gailu berritzaile honen eraikuntzan dabiltzan ekintzaile eta eragile desberdinen erakusleiho dena.

Greba orokorrak azaleratu zuen: Euskal Herria eraldake­tarako gogotsu dago. Eta hor­tan dabil. Eredu zaharkitua behetik gora asaldatzen. Engranaje berriak artikulatzen. Elkarrekin, gizarte eta ekonomia eredu iraunkor eta justu bat antolatu eta babesten.

Maialen Mangas Urkizu

Batura

Euskal herriko ekonomia sozial eta eraldatzailearen mapa

www.batura.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!