EH Bildu

EH Bilduk batzar irekia deitu du gaurko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 27a, 00:00

Astigarragako EH Bilduk batzarra deitu du gaur arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Bi gai jorratuko dira nagusiki: batetik, Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskunde deialdiari erantzuteko lanketari ekingo zaio. Helburuak kanpaina diseinatzen hasi eta erronka berri honi erantzungo dion lan-taldea osatzea izango dira. bestetik, lehenengo 8 hilabeteko udal gobernuaren balantzea egingo da herritarrekin. Errepaso labur bat egingo da eta herritarren kezka zein ekarpenak jasoko dira. EH Bilduk dei egiten diete herritar guztiei bertan parte-hartu eta euren ekarpenak eta iritziak partekatzera. Hernanin bilgunea gaur irekita egongo da, 18:00etatik 20:00etara, hautes zerrendaren bozketa egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!