PLENOAK

Astigarragan eta Hernanin, gaur Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00
Xabier Urdangarin, Pleno batean.

Biak 19:00etan hasiko dira. Hernanin, hutsik dauden etxeak alokatzeko proposamena landuko da, eta Astigarragan, martxoaren 8ari buruzko adierazpena.

Hileko azkeneko asteartea da gaur, eta beraz, Plenoa egingo dute Hernani eta Astigarragako Udalek, ohiko deialdian. Biak izango dira 19:00etan. Hernanin, landuko dute hutsik dauden etxeak 35 urte azpiko herritarrei alokatzea ahalbide­tzeko proposamena, OinHerri Herri Hezitzailea sarean parte hartzeko akordioa, eta zenbait ordenantza fiskalen aldaketa, besteak beste.

 

Berdinsarera atxikitzeko proposamena, Plenora

Eta Astigarra­gan, aztergaien artean daude, besteak beste, Hirigintza Aholku Batzordearen arautegia, Berdinsarera atxiki­tzeko proposamena, martxoa­ren 8ko adierazpen instituzio­nala, edota Erregistro Zibilaren zerbitzua pribatizatu eta mu­rriz­tearen kontrako mozioa. Bi Plenoak galderen atalarekin amai­tuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!