Inauteriak

Negar malkotan agurtuko dituzte Inauteriak Hernanin, goizuetarrek zahagiak dantzara atera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00

Bukatu dira Inauteriak, hernaniarrentzat. Sardina ehortzita agurtuko dute festa, 18:30etan. Goizuetan, berriz, egun osorako dute oraindik. Mozorroak izango dira protagonista.

Azken eguna dute gaurkoa Hernaniko Inauteriek. Arratsaldeko 18:30etan Plazatik aterako dira Hernani Musika Eskolako dultzaineroak, atzetik penatuta herritarrak dituztela, sardina ehorzteko. Kale-buelta eginda, Plazan erreko dute.

Goizuetan, berriz, oraindik badute festarako aitzakia. Gaur mozorroak ibiliko dira herrian zehar, eta 17:30etan zahagi dantzari ekingo diote. DJa eta afaria ere aukeran izango dituzte, gero.

Honekin, Goizuetan ere bukatu egingo dira Inauteriak. Baina larunbateko Kontuen Egunarekin luzatuko dituzte.

 

INAUTERIEN EGITARAUA

GOIZUETA

GAUR

09:00 Mozorroen gosaria.

10:00 Mozorroak dantzan herriko kaleetan zehar.

14:30 Mozorroen bazkaria.

17:30 Zahagi dantza Motzanen hasita.

18:30-21:30 DJ Txoko.

22:00 Mozorroen afaria.

LARUNBATA - KONTUEN EGUNA
13:00 Poteoa 'Igandea' txarangarekin.

14:30 Mozorroen bazkaria.

17:30etatik aurrera 'Igandea' txaranga herrian zehar.

HERNANI

GAUR

18:30 Sardinaren ehorzketa

Erlazionatuak

Inauteriak 2020 - Astelehena

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 24 Hernani

Inauterien historikoa 2001

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 23 Hernani

Inauterien historikoa 2002

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 23 Hernani

Inauterien historikoa 2003

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 23 Hernani

Inauteriak 2020

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 24 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!