Final laurdenetan da Aimar Olaizola

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 25a, 00:00

Azkeneko partidua jokatu aurretik zeukan pasea ziurtatuta, baina irabazi egin zuen, Urrutikoetxea lagun, Ezkurdia eta Martijaren kontra (22-14).

Final laurdenetera pasea zeukan jokoan Aimar Olaizola goizuetarrak, Binakako Txapelketako ligaxkaren azkeneko jardunaldian; eta ondo egin zituen lanak, Urrutikoetxearekin batera, Ezkurdia eta Martijari irabazita (22-14). Baina ordurako, ziurtatuta zeukan txartela, Irribarria eta Rezustaren porrotari esker. Orain, Artola eta Imazen kontra ariko dira, semifinalen bila.

Hernaniarren artean ere, izan da emaitza gozorik: palaz, Euskal Herriko Irekia txapelketaren semifinaletara sailkatu dira Garazi eta Olatz; eta eskuz, gauza bera lortu dute Gipuzkoako Trinketekoan, ArluziagaAlegria, Manterola-Urdanpilleta, Mujika-Oiartzabal, Insausti IILasa, Arizmendi-Aldunberri eta Pagola-Alvarez bikoteek. Euskal Herriko Txapelketan, ordea, Lemoaren kontra galdu zuen Hernanik Zumarragan, final laurdenetan (1-2).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!