Dantzan segiko du Urumea bailarak, Inauteriek hartu duten martxarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 24a, 00:00
Iñude eta Artzainen konpartsa alaiak eman zien bukaera atzo, Astigarragako Inauteriei.

Zirkua irudikatuko dute Goizuetan gaur, eta egun potoloa izango da Hernanin ere. Astigarragan, bukaera alaia eman zien atzo, Iñude eta Artzainen konpartsak.

Batzuen alaitasuna besteek jasota, dantzan segiko du Urumea bailarak, gaur eta bihar ere, Inauteriekin. Izan ere, atzokoan bu­kaera polita eman bazieten astigartarrek, Iñude eta Artzainen konpartsak piztutako giro ederrarekin, egun potoloa dute gaurkoa, oraindik ere, goizuetarrek eta hernaniarrek.

Ez ziren bereziki goxoak izan atzo, zahagien muxuak... Argazkia: Felix Loiarte

Atzo hasi ziren Inauteriak Goizuetan, gaztetxoen Zahagi Dantzarekin. Eta batek baino gehiagok, ondo garbitu beharko du aurpegia, gaurko konpartsarako prestatzeko. Izan ere, ez ziren bereziki goxoak izan, zahagiek banatu zituzten muxu beltzak... Zirkuak hartuko ditu Goi­zuetako kaleak gaur, horixe jarri baitute konpartsarako gaia, aurtengoan.

Martxa ederrarekin atera ziren konpartsak kalera, atzo eguerdian, Hernanin.

Hernanin, berriz, atzo atera ziren konpartsak kalera, eta haiekin batera, baita animalia pila bat ere. Oihanera egin zuen salto Hernanik, makina bat zebra, lehoi, elefante, krokodilo, jirafa zein tigre ibili baitziren, kalez kale. Axeri Dantzak, erraldoi eta buruhaundiek, musikak eta jolasek hartuko diete erreleboa, gaur.

 

INAUTERIAK GAUR

HERNANIN

09:00, Diana, Hernaniko Soinua elkartearen eskutik.

10:00, Axeri Dantza gaztetxoentzat.

11:30, Haurrentzako poniak eta zezen txikiak, Latsunbeberrin.

12:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin.

16:00, Erraldoi eta buruhaundiak, Hernaniko Soinua taldeko dultzaineroekin.

17:00, Gaztetxoentzako puzga­rri­ak, Atsegindegin (8 urtetik gora).

GOIZUETAN

08:00, Mozorroen irteera baserrietara.

10:00, Plazaren apainketa.

11:30, Hamaiketakoa.

12:00, Konpartsa herrian zehar.

13:30, Haurren bazkaria.

14:00-16:00, Haurrentzako tailerrak.

14:30, Helduen bazkaria.

18:00, Txokolatada.

18:00, Gorka eta Garazi trikitilariak.

Iluntzean, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.

22:00, Mozorroen afaria.

Erlazionatuak

Inauteriak 2020 - Igandea

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 23 Astigarraga

Inauteriak 2020 - Igandea

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 23 Hernani

Inauteriak 2020

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 24 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!