Inauteriak

Iñude, artzai, zahagi eta mila mozorro alai, Inauteri igandean dantzan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 23a, 00:00
Dantzarako gogotsu aritu ziren hernaniarrak atzo, goizetik gauera. Giro ederra izan zen Atsegindegiko dantza festan.

Giro eguzkitsuak argituta, kolorez beteta ageri ziren atzokoan ere, Hernani eta Astigarragako kaleak, herritarren mila mozorrorekin beteta. Festa giroa na­gusitu zen egun osoan, txa­rangarekin, erraldoi eta buru­haun­diekin, dantza festarekin...

Eta hernaniar eta astigartarrei, goizuetarrak batuko zaizkie gaur, lau eguneko festari hasiera emanez. Gaztetxoen Za­ha­gi Dantzak piztuko du Inauterien sua arratsaldean, eta Leire eta Maria trikitilariek girotuko dute herria, mozorroen afarira bitartean. Beroketa lanak, astelehen eta astearteko egun haundietarako prestatzeko.

Disko festa izan zuten astigartarrek, DJ KIren eskutik, Kontxa Etxeberrian.

Astigarragan, berriz, gaur bukatuko dira Inauteriak, eta azkeneko egunean, Iñude eta Artzaien konpartsa izango da protagonista, eguerdi partean. Beraien dantza alaiarekin, herrian barrena ibiliko dira, garai bateko makina bat pertsonaiaren laguntzaz, eta danbor eta txistu doinuek girotuta.

Eta Hernanin, konpartsen eguna izango da gaurkoa. Eguerdiko 12:00etan aterako dira, Urbieta kaletik, herriko txokoak alaitzera. Eta arratsaldean, musikaren txanda, aukera hirukoitzarekin: txaranga, Hernani Musika Eskolako trikitilariak, eta Demode Quartet taldearen kontzertua Tilosetan.

Erlazionatuak

Inauteriak 2020 - Larunbata

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 22 Hernani

Inauteriak 2020 - Larunbata

Kronika - Erredakzioa 2020 ots 22 Astigarraga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!