Kazetari bat behar du Kronikak, idazteko Urumea bailarako nondik norakoak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Amatasun baja bat dela eta, Kronikak kazetari bat behar du, eta aukera dago otsailaren 29ra arte Curriculumak bidaltzeko, kronika@kronika.eus helbide eletronikora, edo bulegotik pasata. Hainbat baldintza daude lanpostu honetarako, haien artean Kazetaritza edo Komunikazioko ikasketak izatea.

Kronikak kazetari bat behar du, amatasun baja bat kubritzeko. Otsailaren 29ra arte jasoko dira CVak, beraz aukera dago oraindik, kronika@kronika.eu­­­s helbide elektronikora bidaliz, edo bulegoan ere entregatu daiteke (Larramendi 11 behea).

Kronikan lan egiteko, hainbat baldintza bete behar dira, hala nola, euskera ondo menperatzea, hitzez zein idatziz; lantaldean aritzeko gaitasuna ere eskatzen da; iniziatiba izatea eta nola ez enpatia; Kazetaritza edo Komunikazio ikasketak amaituak edukitzea kontuan hartuko da.

Kronikan, Urumea bailarako herrietako albisteak lantzen dira, hori horrela Urumea bailara ezagutzea baloratuko da. Dobera Euskara Elkarteko bazkide izatea eta tokiko hedabideak ezagutzea ere baloratuko da.

Kazteriak beti egon behar du adi inguruan zer gertatzen den jakiteko, eta aktualitatearen ja­rra­ipena egin behar da, beraz hori ere baloratuko da. Lehenago kazetari gisa lana egin bada ere baloratuko da, esperientzia izatea garrantzitsua baita. Maketatzeko, eta argazki eta bideoak editatzeko programak ezagutzeari ere garrantzia emango zaio. Horrez gain, Sare Sozialak menperatzea ere bali­oz­kotzat joko da.

 

Kronikako langile berriari eskainiko zaiona

Kazetari lanerako kontratatuari, lanerako kontratua eskainiko zaio, beti amatasun bajari dagokiona. Eta eginkizun honi egokitutako soldata eta lan baldintzak eskainiko dira.

Behin curriculum guztiak ja­sota, baldintzak betetzen  di­tu­z­tenenen artean probak e­gi­n­­­go dira, eta ondoren, hauen artetik bat au­ke­­­­­­ra­tuko da amatasun baja ku­­­­­bri­­tzeko, eta Kronikako langile izateko bitarte horretan.

Beraz, Kazetaritza edo komunikazioa ikasi baduzu, bidali CVa, aipatutako kronikako helbide elektronikora edo bulegotik pasa, eta bertan utzi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!