Pelota

Kluben Euskal Herriko txapelketa Nazionalean ariko da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 22a, 00:00

Zumarragan bihar, 11:00etan, Lemoa du aurkari finalaurdenetan eta hiru partidu jokatuko dituzte.

C.D. Hernaniko pilotari nagusiak, bihar 11:00etan Zumarragan jokatuko dituzte, kluben arteko Euskal Herriko Txapelketa Nazionalaren final laurdenak. Txapelketa garrantzitsua da Hernanirentzat eta pelotazaleen babesa eskatu dute. 
Kanporaketa honetan Hernani Lemoaren aurka ariko da. Pasa den urtean hernaniarrak finalerdietara sailkatu ziren eta beraz aurten zuzenean sartu dira finalaurdenetara. Lemoak Bergara, Zaramaga eta Olaburu gainditu behar izan ditu. 4 1/2an, banaka eta binaka hiru partidu jokatzen dira. Paul Ojuel ariko da lau t'erdian, Arrieta banakakoan eta binaka Urkizu eta Lizeagak osatzen dute bikotea. Bai hernaniarrak eta bai lemoarrak talde sendoa osatzen dute eta kanporaketa honetatik bakarra pasako da finalerdietara.

Lizeaga anaiak Soroa finalean, bihar Tolosan
Ekain eta Eñaut Lizeagak Tolosan jokatuko dute bihar, 16:30etan, Soroa txapelketako finala. Jubenil mailakoa jokatuko dute eta aurkari Hormaetxe eta Sudupe izango dituzte. Txapelketa pribaturik garrantzitsuenetakoa izaten da eta maila altuenetakoa duena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!