INAUTERIAK

Inauteriak bihartik martxan, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 20a, 00:00

Kolorea eta musika alaia izango dira protagonista bihartik, Hernanin eta Astigarragan, Inauterien hasierarekin. Hernanin, 15:15etan izango da jaien hasiera Plazan, eta arratsaldean denetik izango da: erraldoi eta buruhaundiak, Gora Kasete ikuskizuna Plaza Berrin, Musika Bandaren kontzertua Milagrosan... Astigarragan, berriz, Superheroiak emanaldia eskainiko dute Herri Eskolako ikasleek, 14:30etan kiroldegian. Goizuetan, igandean hasiko dira Inauteriak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!