SATOR JATOR

Amaitu dira, Ene Kantak ekitaldirako sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 11:35

Otsailaren 29an, Ene Kantakek eskainiko duen SatoJator emanaldiko sarrerak amaitu dira, bai Hernanin zein Astigarragan.

Ene Kantak proiektuaren antzerki musikatu berriena ekarriko du Dobera Euskara Elkarteak Hernanira, Satorjator, eta sarrerak amaitu dira, bai Hernanin zein Astigarragan. Emanaldia otsailaren 29an izango da, Jauregi bailaran dagoen Orona Fundazioan. Bi saio egingo dira: 16:30etan bat, eta 18:30etan bestea.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!