Entrenatzeko zita gaur, Lilatoirako

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 19a, 00:00

Martxoaren 1ean izanen da Donostiako Lilatoia, eta lasterketa elkarrekin prestatzeko, lau zita jarri ditu LAGA Gizarte Zerbitzuen Berdintasun Batzordeak. Gaur eginen dute bigarrena, Leitzako kiroldegian elkartuta, arratsaldeko 18:00etan. Probaren egunerako, berriz, doako autobusa jarri dute, 09:00etan Leitzako Plazatik abiatuta, eta 18:00etan Donostiako Bulebarretik bueltatuta. Izena eman behar da: 674 086 926. Datorren astelehenera arte dago epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!