Lilatoia elkarrekin prestatzeko, lau hitzordu

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Atzo egin zuten aurrenekoa, Leitzako kiroldegian elkartuta; eta beste hiru izango dira. Hurrengoa, bihar 18:00etan hasita.

Martxoaren 1ean izanen da Donostiako Lilatoia, aurten, bere 31garren edizioan. Eta beste urte batez, parte hartzeko deia luzatu du LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak. Horretarako antolatu ditu, hain justu, elkarrekin entrenatzeko saioak, aurrekoetan egin bezala.

Zehazki, lau saio izanen dira, eta atzo bertan egin zuten aurrenekoa. Leitzan eginen dituzte denak, Anikote kiroldegitik abiatuta, eta arratsaldeko 18:00etan jarri dute hitzordua, elkartzeko. Bigarren saioa, bihar bertan eginen dute. Eta azkeneko biak, datorren astean izanen dira: hilaren 24an eta 26an. Jakinarazi dute, gainera, entrenamendurako gida eskuraga­rri dagoela kiroldegian.

 

Lilatoira joateko doako autobusean, izenematea

Goizeko 10:30etan izanen da Lilatoia martxoaren 1ean, Donostiako Bulebarretik abiatuta; eta dortsalak agortuta daude.

Bertara joateko, doako autobusa jarriko du Berdintasun Batzordeak, Leitzako Plazatik abiatuta, 09:00etan; eta buelta 18:00etan eginen dute, Bu­le­ba­rretik bertatik. Zer­bitzua erabiltzeko, hori bai, aldez aurretik eman behar da izena, WhatsApp bidez: 674 086 926. Otsailaren 24ra arte dago epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!