ESKUBALOIA

Porrotak Hernanik, eta garaipena Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Eskubaloiko Hernaniko taldeek ez zituzten emaitza onak lortu asteburuan jokatutako partiduetan, Mundarrok aldiz, bai. 

Ez dira emaitza onak lortu Hernaniko eskubaloiean. Talde guztiek porrota jaso baitute. Mutil jubenilak, Saieko taldearen aurka jokatu zuten La Sallen, eta 34-27 emaitzarekin amaitu zen partidua. Mutil kadeteak 1 taldeak, gutxirengatik galdu zuen Egia taldearen aurka, 31-32. Eta mutil kadeteak 2 taldea ere hortxe ibili zen, baina ez zuten garaipenik lortu, Amenabar nagusitu baitzen (32-29). 
Mutil infantilek ere ez zuten garaipenik lortu, Eibarren aurka jokatu zuen Hernaniko infantil 1 taldeak, eta 26-30 amaitu zuten. 

Astigartarrek garaipena, Aloña Berriren aurka
Mundarroren kasuan, gutxigatik, baina garaipena lortu zuten. Aloña Berri taldearekin izan zu­en norgehiagoka eta azkenik,  esfortzuaren ondorioz talde astigartarrak lortu zuen garaipena, 31-30 emaitzarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!