SASKIBALOIA

Emaitza gazi-gozoak, saskibaloiean

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00

Pasa den asteburuan, emaitza gazi-gozoak lortu zituzten Hernaniko eta Astigarragako jokalariek.

Hernaniko saskibaloi taldeko lehenengo mailako taldeak, Debasket izan zuen aurkari, pasa den asteburuan, eta ezin izan zuten hau garaitu. 67-59 amaitu zen partidua, orain Hernani 11. postuan doa, 24 punturekin. Mundarroren kasuan, CD Internacionalen aurkako norgehiagoka izan zuen, eta Mundarro atera zen garaile, 64-68 emaitzarekin, eta ondorioz astigartar taldea 11. postuan doa, 23 punturekin, Hernani aurrean duela, puntu bateko diferentziarekin.

Junior errendimenduan, Hernani garaile
Etxean jokatu zuten Hernaniko Junior taldekoek. Zaleen a­ni­m   o eta esfortzuaren ondorioa izan zen lortutako emaitza (52-46). Beraz, sailkapenean 6. postuari eusten diote juniorrek, 19 puntu lortuta. 
Mundarroko 2. mailako nes­ken taldeak, ez zuen emaitza positiborik lortu, galdu egin baitzuen Bergara Soraluze taldearen aurka (42-36). Hala ere, postu onean jarraitzen dute, klasifikazioan 4. postuan baitoaz, 24 punturekin, eta aurretik Bergara Soraluze daukate, puntu batera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!