FUTBOLA

Bigarren postuan, Hernaniko Ohorezko Erregional taldea

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Pello Alberdi, asistentziako pasea egiteko prest.

Hernaniko Ohorezko Erregionalak, berriro ere garaipena lortu zuen eta bigarren postuari eusten dio. Gainontzeko taldeak ezin izan zituzten arerioak garaitu.

Hernaniko Ohorezko Erregional Preferenteak, Amaika bat taldearen aurka jokatu zuen pasa den larunbatean Zubipen, eta 4-0 eko emaitzarekin amaitu zuen partidua. Horren ondorioz, Hernani sailkapenean bigarren doa, 46 punturekin, eta aurretik Eibar doa, Hernanik baino bi puntu gehiago edukiz. 
Erregional preferenteetan ez daude oso emaitza onak. Hernanik galdu egin zuen Roteta taldearen aurka, eta 11. postuan doa 21 punturekin, aurretik Santo Tomas doa 3 puntu gehiagorekin, eta Hernaniren atzetik, Axular eta Kostkas doaz, 21 punturekin hauek ere. 
Mundarrok, lider doan Vasconia taldea jaso zuen Zarkumendegin. Eta hasieratik izan zen talde donostiarra baloiaren jabe. Bigarren zatian aldiz Astigarragako taldea intentsitate hanudiarekin hasi zen, eta ­0-0  emaitzarekin amaitu zen partidua. Orain Mundarro, 8. postuan doa 31 punturekin, eta aurretik Roteta du, 2 puntuko aldea ateraz.
Ohorezko Erregional neskak Garmendipen jokatu zuten Lagun onak taldearen aurka, eta 4-0 eko porrotarekin itzuli ziren etxera Hernaniko neskak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!