Pelota

Asteburua ez da ona izan pelotari hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 18a, 00:00
Mendialdeko txapelketa hasi dira jokatzen.

Bederatzi partidu irabazi dira eta hamaika galdu. Trinketean ere ez da asteburu oparoa izan.

Emaitzak ez dira onak izan asteburuan Hernaniko pelotarientzat. Bederatzi partidu irabazi dira eta hamaika galdu. Emaitzarik txarrenak txapelketa pribatuetan eta trinketean izan dira. Unax Uitzi jubenilak galdu egin zuen Zizurren finalaurdenetan eta kanporatua geratu da. Hala ere infantil, kadete eta seniorretan garaipen onak lortu dira Udaberri txapelketan. Trinketean Mujika eta  Oiartzabalek galdu egin zuten eta finalerako zuzenean ez dira sailkatu. Orain Insausti eta Lasa taldekideen aurka erabakiko da finalista.

Mendialdeko txapelketan goizuetarrak
Pilotari goizuetarrak Mendialdeko txapelketan aritu dira maila desberdinetan. Goizuetarren artean ere jokatu dute eta guztira hiru partidu irabazi dira eta hiru galdu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!