BOTA BERTSOA!

VI. Bertso paperen lehiaketa, martxoaren 22ra arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 17a, 00:00
Aurtengo gaia: aurten? iaz baino hobea.

Jadanik hasia dago Txotx garaia, eta hau aprobetxatuz, Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikia antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, eta parte hartzeko aukera martxoaren 22ra arte egongo da.

Txotx garaia aprobetxatzeko asmo­tan, urtero, Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikia antolatzen du Dobera Euskara Elkarteak, eta aurtengoa, VI. edizioa izango da, eta bertan parte hartzeko aukera, martxoaren 22ra arte egongo da.
Hainbat helburua ditu egitasmo honek, esaterako; sagardotegian giro euskalduna sortzea eta euskeraren erabileran eragitea. Bertsoaren eta sagardotegiaren arteko harreman estua berreskuratzea, eta noski «euskal kultura sustatu eta indartzea». Sagardotegiek, beren iritzia eman dute, eta oso ondorio positiboak atera dira, «egitasmoari esker oso giro polita sortzen da sagardotegietan» adieraziz. 
Egitasmo honetan parte hartzeko, lehenik, paperetan bertsoa idatzi behar da, nahi den neurri eta doinuan. Ondoren izen abizenak eta telefonoa jarri. Eta azken pausua sagardotegietan dauden kutxatxoetan, idatzitako bertsoa sartzea da, edo dobera@dobera.eus helbide elektronikora bidali. 
Kutxak, Hernani, Astigarraga eta Urnietako 22 bat sagardotegietan daude, eta matxoaren 22a izango da kutxetan bertsoa sartzeko azken eguna. 
Bertso Eskolak erabakiko du bertso saridunak zein izango diren, eta betiko moduan, hainbat aspektu sarituko dira: bertsorik sakonena, umoretsuena, poetikoena... Saridunen artean, sagardogileek emandako opariak banatuko dira. Eta aurten ere, parte hartzaileen artean sariak banatu eta bertsoen emanaldia egingo da, apirilaren 3an. «Aurreko urtean 130 bertsotik gora, aurten? iaz baino hobea» 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!