Saskibaloia

Hernani-Easo, gaur junior errendimenduan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00

Talde hernaniarra denboraldi bikaina egiten ari da, eta 18:00etan jokatuko du kiroldegian, beste garaipen baten bila. 

Asteburu honetan Astigarraga eta Hernaniko hiru talde nagusiak etxetik kanpo jokatuko dute, baina zaleek izango dute Hernanin maila haundiko partidu bat ikusteko aukera. Talde juniorrak gaur, 18:00etan, kiroldegian jokatuko du Easo Urdabururen kontra. Juniorrak errendimendu ligan ari dira jokatzen, eta seigarrenak daude sailkapenean. Easokoak azken sailkatuak dira eta hernaniarrak faborito dira irabazteko. Hori lortuz gero, laugarren postua gertu izango lukete.

Senior mailako taldeei dagokienez, Hernanik atzo iluntzean jokatu zuen Deban, Debasket taldearen kontra; eta Intxaurrondon jokatuko dute Mundarroko mutilek gaur, 16:00etan, Internacionalen kontra. Mundarroko neskek, berriz, Bergara-Soraluze dute kontrario, gaur 18:00etan hasita, Bergaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!