Bola

Binakako finala gaur, Altzako bolatokian

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 15a, 00:00
Leandro Miner ereñotzuarra, Goiz Eguzkiko tiraldi batean.

Bailarako hiru bolari izango dira bertan: Leandro eta Ibon Miner, eta Miguel Arrozpide. 

Zita garrantzitsua daukate gaur, Ereñotzuko eta Hernaniko bolariek. Izan ere, Binakako Txapelketaren finala jokatuko dute, Altzan; eta bertan izango dira bailarako hiru bolari: Leandro eta Ibon Miner osaba-iloba ere­ñotzuarrak, bikotea osatuta; eta Miguel Arrozpide hernaniarra, Antonio Goenaga altzatarrarekin ariko dena. Goizez 09:00etatik 11:00etara, eta arratsaldez 16:30etatik 17:30etara izango dituzte tiraldiak, orain arteko 10 bikote onenek.
Bihar, Lehendakari Txapelketari ekingo diote, eta Seguran izango dute estreinako tiraldia. Bost izango dira, guztira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!