Pelota

Mendialdeko Binakako Txapelketa martxan, Aldatz, Leitza eta Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 14a, 00:00

Goizuetan 18:00etan hasiko dira paritduak: 6 jokatuko dira. Bestalde, paleta goman, hernaniarrek 20:00etan jokatuko dute etxean.

Helburu garbiekin, «Mendialdeko Mankomunitateko herrien pilota bultzau eta indartu, eta kluben arteko harremana indartzeko», antolatu dute Mendialdeko Binakako I. Pilota Txapelketa. Umore Ona, Larraun, Aurrera eta Araxes klubek hartuko dute parte, gaurtik martxoaren 7ra arte.

Goizuetan gaur 18:00etan hasiko dira partiduak: umeen bigarren mailan, Aurrera, Umore Onako Aranberri eta Narbarteren kontra, eta Aurrera, Umore Onako Seges eta Larinen kontra. Umeen lehenengoan, etxekoak: Sagardui-Legarreta/Zurutuza-Garmendia. Kimuen bigarren mailan, Umore Onako Apezetxea Aurrerako Ugartemendiarekin, etxeko Salaberria-Ruiz bikotearen kontra, eta Aurrera, Sagardui eta Lujanbioren kontra. Azkenik, lau t'erdian 20:30etan ariko dira 22 urtez azpikoetan, Saralgei, Araitz Betelukoa, eta Umore Onako Aizkorbe.

Bestalde, Aldatzen ere jokatuko dira gaur partiduak 17:30etan, eta Leitzan, 20:00etan. Hor, haurren mailan ariko da Umore Onako Legarreta, Aurrerako Sagastibeltzarekin.

Hernanin palan, haur eta heldu
Hernanin, 8 urtetik gorako umeek pala probatzeko aukera izango dute gaur ere, hileko ostiralero bezala, 16:45etatik 17:45etara, Tilosetan.

Bestalde, 2garren mailako mu­til nagusiek etxean jokatuko dute, 20:00etan, Kukuren kontra.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!