GIDABAIMENA EUSKARAZ

Hiru sari zozketan

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 12a, 00:00

Buruntzaldeko autoeskoletan, gidabaimena euskeraz atera dutenen artean zozketa egingo da. 9 autoeskola izan dira parte hartu dutenak, eta hauen artean daude Hernani eta Astigarragakoak. Hernanin 3 sari zozketatuko dira, eta Astigarragan berriz bat. Etzi egingo da zozketa, Biterin, eguerdiko 13:30etan. Bertan izango dira, autoeskoletako ordezkariak eta udaleko euskara zinegotziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!