Euskararen erabilera sustatzeko, Bota bertsoa! martxan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko ots. 11a, 00:00

Aurten ere, Totx garaia aprobetxatuz, Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikia antolatu dute, euskeraren erabilera sustatzeko asmoz.

Totx garaian sartuak gara, eta hori aprobetxatuz, Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikia antolatu dute, Dobera Euskara Elkarteak, Iraulio Panttole Bertso Kabiyakin elkarlanean. Aurtengoa VI. edizioa izango da.

Egitasmoak hainbat helburu ditu, haien artean, sagardotegian giro euskalduna sortzea eta euskararen erabileran eragitea. Bertsoaren eta sagardotegiaren arteko harreman estua berreskuratzea, eta noski euskal kultura sustatu eta indartzea.

Parte hartzeko, hiru pausu jarraitu behar dira, lehena, paperetan bertsoa idatzi, bigarrenik, izen abizenak eta telefonoa jarri, eta azkena, sagardotegietan dauden kutxatxoetan sartu edo dobera@dobera.eus helbidera idatzi. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!